Dantzari egun jendetsua egin dute Ordizian
Dantzari helduen lau talde eta dantzari txikien zortzi taldek parte hartu zuten herenegun Ordizian ospatu zen II. Dantzari Egunean. Hiru desfile egitea zen Amets Bide eta Urdaneta Ordiziako dantza talde antolatzaileen asmoa, baina euriaren beldurrez, desfileak bertan behera geratu ziren, eta Plaza Nagusian eta frontoi txikian aritu ziren talde gehienak dantzan. Eguerdiko erakustaldien ondoren, Beti-Alai pilotalekuan bazkaldu zuten dantzariek, eta bazkalondorenean umeentzako jolasak ere izan ziren, 17:30ak arte. Ana eta Amaiak Plaza Nagusian eskaini zuten erromeriarekin bukatu zen eguna.