Fermin Goenaga: «Sendabelar koktela eskaintzen ari naiz erakusketa aretoan»
Inguruko sendabelarren bilduma ikusgai jarri du Fermin Goenagak (Zumarraga, 1957). Gehienak Zumarragako eta Urretxuko mendietan jaso ditu, baina Lizarra (Nafarroa) aldean jaso dituenik ere badago. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan egongo da bilduma hori ikusgai, maiatzaren 5era arte.