Iztuetaren esne-makinaren hirugarren urteurrena ospatu dute Beasainen
Duela hiru urte jarri zuten Lazkaomendiko Iztueta Azpikoa baserrikoek esne-makina Beasainen. Bezeroei esker ona adierazteko, eta behi esnearen onurak azaltzeko, festatxoa egin dute goizean Barrendain plazan. Behi puzgarria eta tailerrak izan dituzte txikienek. Txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu diren haurrek zein helduek. Esne botilak eramateko zakuzko poltsak banatu dizkiete Iztuetatakoek bezeroei.













