'Olaberria eta Lazkao epaiketan' antzezlanaren lehen saioa arrakastatsua izan da
Olaberriko herri eskolak ikuskizun berezia aurkeztu du gaur 17:00etan, Lazkaoko Areria kulturgunean: ‘Olaberria eta Lazkao epaiketan’. Olaberria 1804an Lazkaogandik banatu zeneko istorioa kontatuko dute. «Ikuskizunean gure historiaren zati bat azaldu eta erakutsi nahi dugu. Lehenago gure bailarari Areria deitzen zitzaion, eta Olaberriko herrixka Zeba zen», aurreratu dute antolatzaileek. Gaur, 19:30ean, bigarren saioa egingo dute Arerian bertan. Bertan ateratzen duten diruarekin, ekainaren 9an Olaberrian antolatuko duten Gipuzkoako Eskola Txikien festa antolatzeko erabiliko dute.
Goierritar ugarik hartu dute parte bertan: eskolako ikasle, guraso eta herrikideez gain: Olaberriko abesbatza, Tobera musika eskolako dantza taldea, Aitor Furundarena soinu jotzailea, Goierriko hainbat musikari, Idiazabalgo Axari dantza taldea, Ataunen Jentilen etorrera egiten duten herritarrak…
Arerian bildu direnak gustura jarraitu dute ikuskizuna, zutik jarrita Angelusa errezatu behar izan badute ere. Ikuskizunaren amaieran, Aitor Furundarenak egindako kantua abestu dute. Azken bertsoko hitzak, Agustin Agirrerenak dira.
Gure Eskola Txikia
Argazki bilduma













