Santikutz festetan murgilduta dabiltza legazpiarrak
Biharko egun handiaren zain, goiz bete-betea izan gute legazpiarrek. Latxartegi parkea festa gune nagusia izan da goizean zehar, bertan egin baita VI. ganadu feria. Legazpiko baserrietako ganadua bertatik bertara ikusteko aukera izan da goiz osoan. Behi, txahal, asto, zaldi eta behor ederrez gozatzeko aukera izan dute legazpiarrek, talo usainaren laguntzaz. Telleriartekoak aritu dira taloak egin eta egin. Artisau postuetan ere denetik ikusi eta erosteko aukera izan da.
Eguerdiko 12:00etan, berriz, udaletxe aurrean egon da hitzordua: Kapela Dantza herrikoia dantzatu baitute Sustraiak dantza taldekoek sustaturik. Adin desberdinetako dantzariak elkartu dira, txistuaren erritmoan.
Datozen orduetan ere festa nagusituko da Legazpin, gaur eta bihar egitarau bete-betea izango baitute.
Gaur, arratsaldean:
- 14:30: Kuadrilla bazkaria Euskal Herria plazan, LGAk sustaturik.
- 16:00: Herri mailako plater tiraketa Urtazar Tiro zelaian, Club de Tiro Olimpiko Urtazar elkarteak antolaturik.
- 17:00: Binakako VII. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak Urbeltz pilotalekuan.
- 19:30: Zaldi erakusketa Kale Nagusian, herriko zaldunen eskutik.
- 23:00: Punk-ska-reggae Fest Euskal Herria plzaan: Roy Ellis Transilvanians, Skarface eta Kaleko Urdangak, LGAk sustaturik.













