Fidantzapean aske utzi dute Euri Albizu segurarra
Espainiako Auzitegi Naziolanak 20.000 euroko fidantzapean utzi du aske Euri Albizu, Auzitegi Gorenean jarritako helegitea aztertu bitartean. Zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion epaileak Albizuri apirilean, ETAri laguntzea egotzita, eta gaur bere burua aurkeztu du segurarrak Madrilen, alabarekin.
Otsailean epaitu zuten Albizu eta epaileak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen Albizurentzat, Ibai Beobide ustezko etakidearekin lotura izatea egotzita. 2010eko otsailean atxilotu zuten lehen aldiz, eta atxiloaldian “tortura gogorrak” jasan zituela salatu zuen: poltsa buruan jarri ziotela, ariketa fisiko asko eginarazi zizkiotela, kolpatu egin zutela eta mehatxuak, irainak eta umilazioak etengabeak izan zirela salatu zuen.