Goierriko BTT sailak lehen maratoia antolatu du; larunbatean izango da eta 372 txirrindularik eman dute izena. Errepidean txirrindulari ugari ikusten da, gehiago udaberri partean eguraldiak laguntzen duenean. Julian Domingez Urretxuko eta Zumarragako Goierri kirol elkarteko mendi bizikletako saileko kidea da: «Gu ikusezinagoak gara mendian ibiltzen garelako, baina asko eta asko gara kirol hau egiten dugunok». Zaletasun hau konpartitzen duten txirrindulariak asko direnaren isla da, datorren larunbatean Goierri garaian egingo duten BTT Maratoia.
Jentilen Bideetatik mendi ibilaldi neurtua egin dute asteburuan Ataunen. Bi urtez behin egiten den 10-12 orduko ibilbidea da, Ataungo mendi eta gainetan barrena. Aurrez 113 lagun zeuden izena emanda, baina egunean bertan, dozenaka izan ziren parte hartzera animatu zirenak. Bide osoan zehar, eguraldi onak lagunduta ibili ziren mendizaleak. Goiz parten giro freskoa bazegoen ere, "mendian ibiltzeko giro ederra" egin zuela azaldu du parte hartzaileetako batek.
Urretxuko aniztasun eta bizikidetza mahaiaren ekimenez, herriko aniztasuna lantzeko bost bideoz osatutako bilduma jarri zuten martxan joan den martxoan, Aniztasuna biziz lemapean. Kanpaina horren helburua, herri mailan kultura ezberdinen arteko bizikidetza bultzatzea izango da. Lehen lanaren bidetik, Gattiken taldeak bigarren bideoa ere kaleratu du dagoeneko, eta ikusgai dago goierri.hitza.eus-n eta urretxubiziz.com-en. Bigarren lan honetan, estereotipoak landu dituzte, besteak beste.