Goi tentsioko linearen aurka herri galdeketa egingo dute hiru herritan
xehetasun gehiago. Orduan jakinarazi zutenez, datozen asteetan aurkeztuko dute azken proiektua Madrilen, eta orduan hasi ahalko dira udalak eta herritarrak helegiteak aurkezten.
Red Electrica Españolak Deikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso artean egingo duen goi tentsioko linearen aurka herri galdeketa egingo dute ekainaren 16an Gabirian, Mutiloan eta Zerainen. Herri batzarrek deituta egingo dute herri galdeketa, “zuzenean herritarren iritzia ezagutzeko eta erakundeei galdeketaren emaitza kontuan har dezaten eskatzeko”, argitu du gaur goizean Asier Agirrek, hiru herrietako ordezkarien izenean. Proiektuak zeharkatu dituen gainerako herriei bilera irekiak egiteko ere eskatu dute, herri galdeketak egiteko aukera azter dezaten.
Herri galdeketa egiteko “eremuan prestigioa duten eta erreferente diren pertsonez osatutako jarraipen batzordea eratuko da”, prozesuaren “gardentasuna eta garbitasuna” erakusteko, azaldu du Mutiloako Gema Palmasek.
REE-k 400.000 volteko goi tentsioko linearen tramitazioarekin aurrera jarraitzea erabaki duelako egingo dute herri galdeketa. Izan ere, autopistak kalte egindako herritar batzuek “pauso bat aurrera emateko garaia” dela erabaki dute. Apirilaren 8an eta 9an elkartu ziren Goierriko hainbat udaleko ordezkariak REE-ko ordezkariekin, eta orduan ezagutu zituzten proiektuaren inguruko