-
-
Gaur goizean LABek eta ELAk prentsaurreko bana eman dute maiatzaren 30erako deituta dagoen greba orokorraren harira. ELAko kideek zehaztu dutenez, “seigarren greba da, 2009ko maiatzaren 21etik”. “Gurea ez den krisiaren zorra langileek ordaintzen” dutela esan dute. Bi sindikatuek bat egin dute egungo krisialdi ekonomikoaren ondorioetako bat “aberastasuna gutxi batzuen eskutan” gelditzen dela, “gehiengoa pobretuz”. Horregatik, “hautsak harrotu eta mobilizatzeko garaia” dela esan dute.
LABekoek “Eredu sozial berria lortzeko “akordio sozial bat eratzea” beharrezko ikusten du, eta baita “mobilizazioa eta borroka soziala” ere. “Hori dena greba orokorra eginez” eskatuko dutela azaldu dute eta “horretarako, burujabetzan urratsak” eskertuko lituzketela.
Bi sindikatuek bat eginik manifestazioa egingo dute maiatzaren 30ean Beasaingo Zubimuzu plazatik 18:00etan abiatuta. Biek kalera ateratzeko deia egin dute. Horrez gain, laster jakitera emango dituzten ekintza gehiago ere egingo dituztela jakinarazi dute.