Txirrindulariek mendiak beteko dituzte
Goierriko BTT sailak lehen maratoia antolatu du; larunbatean izango da eta 372 txirrindularik eman dute izena. Errepidean txirrindulari ugari ikusten da, gehiago udaberri partean eguraldiak laguntzen duenean. Julian Domingez Urretxuko eta Zumarragako Goierri kirol elkarteko mendi bizikletako saileko kidea da: «Gu ikusezinagoak gara mendian ibiltzen garelako, baina asko eta asko gara kirol hau egiten dugunok». Zaletasun hau konpartitzen duten txirrindulariak asko direnaren isla da, datorren larunbatean Goierri garaian egingo duten BTT Maratoia.