Urretxuko 'Aniztasuna biziz' kanpainaren bigarren zatia ikusgai dago
Urretxuko aniztasun eta bizikidetza mahaiaren ekimenez, herriko aniztasuna lantzeko bost bideoz osatutako bilduma jarri zuten martxan joan den martxoan, Aniztasuna biziz lemapean. Kanpaina horren helburua, herri mailan kultura ezberdinen arteko bizikidetza bultzatzea izango da. Lehen lanaren bidetik, Gattiken taldeak bigarren bideoa ere kaleratu du dagoeneko, eta ikusgai dago goierri.hitza.eus-n eta urretxubiziz.com-en. Bigarren lan honetan, estereotipoak landu dituzte, besteak beste.












