Euskal Herriko XIX. Neskatxena txapelketa jokatuko dute igandean
Sustraiak dantza taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta Euskal Herriko Neskatxena edo Soinu Zahar Txapelketako XIX. edizioa jokatuko da igandean Legazpin. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako XV. Gazteen Soinu Zahar ligaxkako lehenengo 15 postuetan sailkatu duten dantzariak arituko dira bertan.
Lehiaketa bi sailetan banatuta jokatuko da. Batetik, A sailean 2006 eta 2002 urteen artean jaiotako dantzariak daude. Punta txiki eta Uztai txiki Zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Sail honetan dago lehiaketan parte hartuko duen goierritar bakarra, Idoia Narbaiza legazpiarra. B sailean, bere aldetik, 2001 eta 1998 arten jaiotakoek hartuko dute parte. Erribera, Upelategi eta Agurra dantzak egin beharko ditu bakoitzak.
Lehiaketa igande goizean izango da, 11:00etatik aurrera. Hasiera batean Euskal Herria plazan egitekoa bazen ere, Sustraiak dantza taldeak lehiaketa, azkenean, Latxartegi aretoan egingo dutela jakinarazi du.