Datorren maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Urtero bezala, Urretxuko Urrelur mineralen eta fosilen museoak nazioarteko egun honekin bat egingo du. Etzi hasi eta hurrengo ostiralera bitartean heldu, nahiz haur eta gazteentzako makina bat ekintza antolatu dituzte museoaren inguruan. Irteera mineralogikoa, bisita gidatuak museora eta haurrentzako tailer «dibertigarriak» dituzte antolatuta.
Zumarragako eta Urretxuko Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek ikasturtean zehar egindako lana erakutsiko dute bihartik hasi eta maiatza osoan. Udaberriko entzunaldi hauei hasiera emango diete kalean egingo duten kontzertu bakarrarekin, eskolako taldeek Zelai Arizti parkean joko dute bihar arratsaldean.
http://vimeo.com/40880648 Kanarietan, Madrilen eta Bartzelonan estreinatu ondoren, Euskal Herrian lehen aldiz ikusi ahalko da Cubillo: historia de un crimen de estado dokumentala. Bihar emango dute Ordiziako Herri Antzokian, 19:30ean, eta dokumentalaren zuzendaria, Eduardo Cubillo –filmeko protagonistaren iloba–, ere bertan izango da. Sarrera doan da.