Kanarietako Cubillo independentistari buruzko filma emango dute Ordizian
http://vimeo.com/40880648
Kanarietan, Madrilen eta Bartzelonan estreinatu ondoren, Euskal Herrian lehen aldiz ikusi ahalko da Cubillo: historia de un crimen de estado dokumentala. Bihar emango dute Ordiziako Herri Antzokian, 19:30ean, eta dokumentalaren zuzendaria, Eduardo Cubillo –filmeko protagonistaren iloba–, ere bertan izango da. Sarrera doan da.
Kanarietan, Madrilen eta Bartzelonan estreinatu ondoren, Euskal Herrian lehen aldiz ikusi ahalko da
Cubillo: historia de un crimen de estado dokumentala. Bihar (ostirala) emango dute Ordiziako Herri Antzokian, 19:30ean, eta dokumentalaren zuzendaria, Eduardo Cubillo –filmeko protagonistaren iloba–, ere bertan izango da. Sarrera doan da.
Pepe Rei elkarteko Guillermo Martorell kazetari kanariarrak eta Igor Eguren alkateak aurkeztu zuten atzo dokumentala. Antonio Cubillo Ferreira Kanariar Uharteetako MPAIAC mugimendu independentistaren sortzailea izan zen, eta 1978ko apirilaren 5ean atentatu bat jasan zuen Aljeriako etxean bizi zela. Ekintza horren ondorioz, elbarri geratu zen.
Martorellen esanetan, dokumental honek agerian uzten du estatu terrorismoa existitu izan dela, eta gaur egun Euskal Herrian bizi den egoera ulertzeko ezin egokiagoa dela.