Museoaren nazioarteko eguna ospatuko dute Urrelurren
Datorren maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Urtero bezala, Urretxuko Urrelur mineralen eta fosilen museoak nazioarteko egun honekin bat egingo du. Etzi hasi eta hurrengo ostiralera bitartean heldu, nahiz haur eta gazteentzako makina bat ekintza antolatu dituzte museoaren inguruan. Irteera mineralogikoa, bisita gidatuak museora eta haurrentzako tailer «dibertigarriak» dituzte antolatuta.