Buruz burukotik kanpo geratu da Jon Ander Albisu
Jon Ander Albisu pilotari ataundarra buruz buruko txapelketatik kanpo geratu da bart, Tolosako Beotibar frontoian Mikel Beroiz nafarraren aurka 22-9 galduta. Akats ugari egin zituen Albisuk, eta partidaren bigarren zatian hainbat pilotakada polit eman bazituen ere, galdu antzera aritu zen partida guztian zehar. 52 minutuko partida izan zen eta 231 pilotakada egin zituzten bi jokalariek.