Ataunen San Isidro festako bazkarirako izen-ematea
Ataungo baserritarrek larunbatean ospatuko dute aurten San Isidro zaindariaren eguna. Bazkaria Pelotazale elkartean egingo da. Arrain zopa, legatza, entrekota, ijito besoa eta kafea da menua (30 euro). Izena biharko eman behar da, udaletxera hots eginda (943 18 00 11). Nekazaritza feria ere zapatuan egingo dute, tartean barazki, ziza eta gazta lehiaketak direla. Horietarako izena atzoko eman behar zen.