Goi tentsioko linea gelditzeko eskatuko dute alkateek Energia ministerioan
Gipuzkoa eta Nafarroako 170 alkatek goi tentsioko linea gelditzeko eskaera sinatu dute eta eskaera dokumentua gaur aurkeztuko dute Espainiako Industria eta Energia ministerioak Donostian duen azpidelegaritzan.
Asier Zaldua
Goierri
Gipuzkoa eta Nafarroako 170 alkatek goi tentsioko linea gelditzeko eskaera sinatu dute eta eskaera dokumentua gaur aurkeztuko dute Espainiako Industria eta Energia ministerioak Donostian duen azpidelegaritzan.
Udalak azpiegitura honen aurka azaldu diren arren, REE Red Eléctrica de España enpresak aurrera jarraitzen du proiektuarekin, eta alkateek eta plataformak REE egitasmoa beharrezkotzat jotzeko 2008ko plangintzan oinarritzen dela salatu dute. Txosten horren arabera ekonomia %3 hazi behar zen urtero, baina hori ez da hala izan. Sektore elektrikoaren 2014-2022 plangintza eskuartean izan arte tramitazioa bertan behera uzteko eskatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.