‘Mundumob’ ekimena gaur aurkeztuko dute Lazkaon
Mundua hurrengo belaunaldiei jasotako aukera beretan uzteko aldarrikapena egin du Mundumob ekimenak, iraunkortasun printzipioa garatzeko eskaerarekin. Lazkaon Zero Zabor taldeak gaur 19:00etan aurkeztuko du. Besteak beste, maiatzaren 31n, grabaketa bat egingo dute Lazkaon, flashmob batean munduko bola irudikatuz. Aurrez hiru entsegu egun izendatu dituzte: larunbatean 11:30ean, maiatzaren 27an 19:00etan, eta maiatzaren 31n bertan grabaketaren aurretik, 18:00etan. Herritarrek kantu koreografiatu bat egingo dute, mundu bola eskutik eskura erabiliz.