Bilkoin elkarteak 40 urteak ospatuko ditu, zapatuan
Legorretan Bilkoin kultur eta kirol elkartea sortu zutela 40 urte dira aurten, eta etzi egingo dute ospakizuna bazkideek nahiz herritarrek. Goizean mendi buelta egingo dute, San Joan iturri eta Baliarrain aldera. Plazan hamaiketakoa banatuko dute, iritsitakoan. Ekitaldi nagusia pilotalekuan izango da: betso-bazkaria. Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak ariko dira.