Eskolarteko bertsolarien kanporaketa Lazkaon
Gipuzkoako Eskolarteko 33. Bertsolari Txapelketaren sailkatze fasea Lazkaon osatuko da, bihar. Laugarren eta azken kanporaketa jokatuko da, 15:00etan hasita. Bertsopaperak ikastolan idatziko dituzte, eta bat-batekoa Arerian.
Gaztetxoetan —14 urte arte— hiru talde ariko dira: Goierri-Ordizia (Iraitz Sarasola, Oier Ibartzabal, Gartxot Ramirez eta Ane Beloki), Zarautz D eta Hernani B. Helduetan —15-18 urte—, bakarka, hauek: Aitor Irastortza (Zaldibia), Gemma Urteaga (Beasain), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi), Mikel Tapia eta Paul Iruretagoiena (Ataun), Mikel Oria (Zerain), Aitor Balerdi (Hernani) eta Jon Gurrutxaga (Azpeitia).