Herri batzarra asteartera atzeratu du Zaldibiako Udalak
Zaldibiako Udalak hasieran gaur zuen egitekoa herri batzarra, baina atzeratu egin du, gaur Kixkurgune denda-taberna berrinauguratzeko ekitaldiak daudelako, 19:00etan. Asteartean, maiatzak 28, izango da herri batzarra, Karreanen 19:00etan. Esku artean dituen lanen berri emateko nahiz aurrera begira gauzatu nahi dituen proiektuen informazioa herritarrei zabaltzeko da. Egindakoei lanei buruz herritarrek zer iritzi duten ere jakin nahi du udalak, baita proposamenak edo ideiak ere. Hondakinak, Udala-Eliza hitzarmena, berdintasun azterketa, aniztasuna edo Espainiako bandera izango dira gai.