Herriarteko Pilota Txapelketarako Beasaingo taldea aurkeztu dute
Beasainen bost urtez taldea osatu ezin eta jokatu gabe egon ostean, zortzi lagunek parte hartuko dute aurten Herriarteko Pilota Txapelketan: Arkaitz Goikoetxea, Egoitz Mendia, Beñat Azketa, Jon Ander Esnaola, Iñaki Zabala, Gorka mendia, Iñigo Suarez eta Beñat Garmendiak. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten taldea eta ostiralean jokatuko dute lehen partida Zaldibian, arratsaldeko 19:00etan.













