Ikusleentzako aholkuak
Igandean jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren antolatzaileek, hainbat ohar eta gomendio eman dizkiete proba ikustera joateko asmoa dutenei:
- Otzaurteko errepidea itxita egongo da 9:00ak eta 10:00ak artean, harik eta azken korrikalaria portutik pasa arte.
- Ibilbidean zehar jarrita dauden seinaleak errespetatu behar dira, eta probaren antolakuntzan laguntzen duten boluntarioek esandakoari kasu egin.
- Lasterketa ez da bukatzen azken partehartzailea helmugara iritsi arte.
- Natura eta ingurunea zaindu behar da. Horregatik, ez da zakarrik bota behar.
- Proba ikusteko interesgune nagusiak honakoak dira: Otzaurte, Aratz, San Adrian, Sancti Spiritu, Aizkorri, Aitxuri, Urbia, Andraitz eta Oazurtza.
- Puntu horietako askotan elurra dago oraindik, beraz, ikusleak ere mendirako erropa egokiekin eta ondo jantzita joatea gomendatzen da.