Indarrean dagoen sistemari alternatiba bat bilatzeko sortu da UZL taldea
Urretxuko eta Zumarragako Ernai eta Gazte Komunistak taldeen ekimenez sortu berri da Urretxuko eta Zumarragako Langileria (UZL) taldea. Mariñe Arbeo taldeko kideak azaldu duenez «badira urte batzuk, krisiaren aitzakiarekin eta sistema kapitalista aurrera eramateko asmoarekin, boteretsuen indarra areagotuz, langileriaren eskubideak urratzen ari direla, herritar asko egoera larrian utziz». Hain zuzen, «zapalkuntza horri aurre egiteko» jaio da UZL, pentsaera ezberdinetako gazteek bultzatuta.