'Mundumob'-erako entsegua gaur Zaldibian
Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak antolatutako Mundumob ekimenean, ekainaren 8an Donostiako festan dantza bat egingo dute, herritarrekin. Koreografia ikasteko hiru entsegu egingo dituzte Zaldibian, gaur Herri Antzokian, maiatzaren 31n plazan —18:30ean biak— eta ekainaren 2an. Azkenekoan grabatu egingo dute zaldibiarrek.