Gazteek ere ekin diote Zegama-Aizkorri Junior Trailari
Helden lasterketaren ondoren, heldu da gazteen txanda ere, ekin diote Zegama-Aizkorri Junior Trail probari. 16 eta 18 urte arteko 44 gazte ari dira parte hartzen, eta 10 kilometroko zirkuituari itzuli bat eman beharko diote. Haize fina dabil Zegaman, baina giroa ikaragarria da, eta ez eguraldiari dagokionez bakarrik.
Junior Trail proba egiten ari diren gazteen artean bi goierritar daude: Xabier Azurmendi zegamarra eta Aramako Olatz Unanue. Jendearen txalo artean hasi dute proba, ohorezko zinta mozketa eginda.