Hasi da Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Habiatu dira korrikalariak Aizkorrirako bidean, eta hasi da Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Giro ederra dago Zegaman une honetan, eta jendetza bildu da plazan eta inguruetan, parte hartzaileei irteeran lehen animoak emateko. Eguraldiak ere laguntzen du, hotz handirik gabe, eguzkia lainoen artean nabarmentzen saiatzen ari da, baina Aizkorri erabat garbi ikusten da Zegamako herrigunetik.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez Marco de Casperi italiarra,Oier Ariznabarreta durangarra, Kilian Journet eta Jokin Lizeaga urnietarra izan dira Otzaurten lehenak. Oier Ariznabarreta 34:18ko denborarekin igaro da Otzaurtetik, eta harengandik bi segundora italiarra, eta hiru segundora Jornet. Lehen korrikalaria 13:00ak inguruan espero da Zegamako helmugan. 10:30ean hasiko da Junior Trail proba, 16 eta 18 urte arteko gazteen lasterketa. 10 kilometroko zirkuituari ituzli bat eman beharko diote.