![S.spiritu](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/05/IMG-20130526-WA0000.jpg)
Lasterketak aurrera jarraitzen du eta lehen korrikalariak Sancti Spiritura iristen hasi dira, eta Kilian Jornet eta Marco de Gasperi doaz buruan. Denbora ofizialik ez dago oraindik, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez Aratzen ere biak pasa dira lasterketa buruan. Haiengandik minutu pasatxora, berriz, Luis Alberto Hernando.
Junior Traileko korrikalariak minutu gutxi barru iritsiko dira helmugara, eta tarte honetan antolatzaileak eta boluntarioak taldeko argazkia ateratzen ari dira. Beste urte batez, lan bikaina ari dira egiten, korrikalariak animatzu, zintak jarri eta kendu eta lasterketari buruzko informazioa ikusleei jakinarazten.