Ludotekan eta udako kirol kanpainan izen-ematea ostiralera arte da, Lazkaon
Lazkaoko Udalak ostiralean itxiko du uda garaian ludoteka zeribitzuan edo kirol kanpainetako saioetan parte hartu nahi dutenentzat izen-emate epea. Ludoteka ekainaren 24tik uztailaren 19ra egongo da, 10:30etik 13:00etara. HH3tik LH6ra bitartekoentzat da (2001-2009 urteetan jaioak). 70 toki daude, eta kuota 42 eurokoa da. Kirol eskaintza mardula jarri du, bestetik, Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak, epe bererako. Izena kiroldegian eman behar da, bi kasuetan.