Pasaiatik Donostiara mendi txangoa igandean, Lazkaotik
Amalurrek eta ikastolak Pasaiatik Donostiara egingo dute kurtsoko 15. irteera, igandean. 08:30ean Itzala paretik irtengoda autobusa (haurrek 2 euro, helduek 5). Zortzi kilometroko ibilbide «polita eta erraza» da. 14:00etan itzuliko dira.
Bestetik, hurrengo astebururako (ekainak 8-9) bi eguneko mendi txangoa prestatu dute. Burgosko (Espainia) Cañon del Rio Lobos eta Lagunas de Neilara joango dira. Hilaren 8an 06:00etan abiatuko da autobusa, Itzala paretik. Zapatuan arroila zeharkatuko dute, eta Neilako aterpetxean lo egin. Pertsonako 65-70 euro da prezioa, 16 urtez behekoentzat 30-35 euro. Izena ahalik eta azkarren eman behar da, ekainaren 3rako, ikastolako idazkaritzan (943 88 08 00), Amalurren (amalur.me@gmail.com) edo Ttanttoni deituz (657 722 131).