Urdangarin eta Etxamendi gaur Maizpiden kantari
Maizpide euskaltegiak asteartero egin ohi dituen kultura emankizunen baitan, gaur bi kantari ariko dira. Drindots taldeko Jon Urdangarin lazkaotarrak eta Elizondoko (Nafarroa) Ufestuek taldeko Etxamendik kantaldia egingo dute. Maizpideko jangelan da saioa, 21:00etan hasita.