Zaldibian herri batzarra gaur egingo dute
Zaldibiako Udalak gaur arratsaldean egingo du herri batzarra, herritarrekin. Aurreko ostegunean zen egitekoa hasieran, baina Kixkurgune denda-tabernaren berrirekiera ekitaldia ere ordu berean zelako, atzeratu egin zuten. Gaur 19:00etan hasiko da, Karreane kultur etxean.
Batetik, udalaren lanak aurkeztuko dituzte. Azken bi urteko balorazio orokorra azalduko dute, baita egiteko asmoa duten lanen berri eman ere. Etorkizuneko proiektuak ere jorratu nahi dituzte herritarrekin.
Bestetik, herritarren aldetik iritziak, proposamenak eta ekarpenak egiteko ere baliatu ahalko da herri batzarra.