Greba orokorra jarraipen zabala izaten ari da Goierrin, batez ere industria eta merkataritza arloan
Goierriko industria arloko enpresarik gehienak eta kaleetako denda eta tabernak itxita daude. Orokorrean euskal gehiengo sindikalaren greba orokorrerako deiak jarraipen zabala izan du eskualdean. Besteak beste, CAF, Irizar, Orkli, Indar, Bellota, TTT Ejes, Jaso, Guerra, Aluminox lantegiek bat egin dute grebarekin. Administrazio publikoan era nabaritu da; Sasieta Mankomunitateak edota Ordizia eta Beasaingo udalek ez dute lanik egin gaur; ezta bi herri horietako zahar egoitzetan eta Ordiziako Majori kiroldegian ere. Eroski, Lidl eta Carrefour-en moduko saltoki handiek ere ateak itxita zituzten goizean.

Goizean zehar, piketeak egin dituzte herriz herri, Beasaindik eta Zumarragatik abiatuta. Ordu honetarako, Donostian egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egina dute sindikatuek. Arratsaldean berriz, eskualde mailako mobilizazioak izango dira. 18:00etan irtengo dira manifestazioak: Urretxuko Areizaga-Kalebarren plazatik, Beasaingo Zubimuzu plazatik eta Legazpiko plazatik.
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek deitu dute gaurko greba orokorra. Gasteizeko, Iruñeako eta Madrileko gobernuen politikei kontra egiteko “modu bakarra borroka eta mobilizazioa” dela uste dute. Baina politika horiei aurre egiteaz gain, “urrunago joan eta alternatiba eraiki” behar dela diote: “Lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna burutzea” izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.