Sindikatuetako ordezkarien erreakzioak
«Alternatibak badaudela aurkezten jarraituko dugu»
Aitor Goenaga (ELA)
«Beste behin grebarako deiak erantzun ona izan du Goierrin, eta hemendik aurrera ere horrela jarraituko dugu. Alternatibak badaudela erakutsiko dugu, eta bide eta mobilizazio ezberdinen bidez alternatiba horiek aurkezten jarraituko dugu, gure eredu ekonomiko eta sozial propioa posible dela ozen esateko».
«Alternatiba aldarrikatzetik eraikitzera igaroko gara»
Haizea Mendia (LAB)
«Greba pasatuko da, baina greba honek indarra emango digu Euskal Herrian bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat sortzeko, alternatiba horretan lanean hasteko; hemendik urte amaierara gutun sozial hori idazten arituko gara, eta alternatiba hori aldarrikatzetik eraikitzera igaroko gara».
«Indarrak aktibatu ditugu gutun sozialaren inguruko lanketarako»
Estitxu Ugarte (HIRU)
«Greba honekin indarrak aktibatu ditugu gutun sozialaren inguruko lanketa bultzatzeko. Baina orain erronka handia dugu aurrean, mobilizazioetan aktibatutako indar hori guztia beste eredu bat eraikitzeko proposamenak egitera bideratu behar dugulako, beste erdu bat marrazten hasteko».
«Jendea ez dago prest gorbernuetako neurriak eta dinamikak onartzeko»
Iñaki Izagirre (Stee-Eilas)
«Greba deialdiak oso erantzun zabala izan du, batez ere Gipuzkoan, eta balorazio positiboa egiten dugu. Ikusten da jendea ez dagoela prest gobernuetatik datozen neurriak eta dinamikak onartzeko, eta grebarekin adierazi egin duela beste bide batzuk bilatu eta zabaldu behar direla».