Zumarragako osoko bilkurara eraman dute PSE-EEk eta PPk hondakinen gaia
Orain artean hondakinen kudeaketaren gaiak Zumarragako jardun politikoan oihartzun publiko handirik izan ez badu ere, PSE-EEk eta PPk elkarrekin agertutako mozio bati esker, herenegungo udalbatzarrak iraun zituen bi orduetan hondakinen kudeaketa mintzagai nagusia izan zen. Mozioak atez ateko sistemaren kontrako adierazpen zehatza egiten du, eta bosgarren edukiontziaren aldekoa.