'Dantza zati bat' ekimenaren entseguak Zaldibia, Beasain eta Seguran
Nazioen Mundua autodeterminazioaren aldeko herri mugimenduak urteroko jaialdia egingo du hilaren 15ean, Beasainen. Besteak beste, kontzertuak, herri bazkaria, asto kaka lehiaketa eta sagardo eta talo festa egingo dituzte. ‘Dantza zati bat’ ekimenaren beste atal bat ere grabatuko dute, plazan. Parte hartu nahi dutenek, aurrez ikasi behar dituzte dantzarako pausoak. Entseguak hasi dira dagoeneko. Gaur Zaldibian eta Beasainen egingo dituzte. Zaldibiarrek 18:30ean egingo dute, antzokian, eta beasaindarrek 19:00etan, Ostadar dantza taldearen lokalean (Oriamendi, 10). Beasainen beste entsegu bat egingo dute: ostegunean, 19:00etan, plaza azpian. Bestalde, Seguran bi antolatu dituzte: ostiral honetan eta hurrengoan izango dira, 19:00etan, plazan.