Igor Esnaola Gipuzkoako sega finalera sailkatu da
Igor Esnaola segalari legorretarra Gipuzkoako sega finalean ariko da, ekainaren 23an, Aian. Herenegun Zizurkilgo Areta baserrian jokatu zen kanporaketa saioa, zortzi segalariren artean. Esnaola izan zen onena, 1.848,5 kilo ebakita. Lizaso, Garaialde eta Alkorta ere sartu dira finalera. Ordubeteko lana izango dute Aian.
Zizurkilgo kanporaketako emaitzak (bi alditan bereizita aritu ziren zortzi segalari):
Lehenengo txanda:
- Igor Esnaola, 1.848,5 kilo
- Juan Jose Lizaso, 1.806 kilo
- Jesus Mari Ormaetxea ‘Urki’, 1.761 kilo
- Jesus Mari Goenaga, 1.618,5 kilo
- Mikel Garaialde, 1.773,5 kilo
- Mikel Alkorta, 1.687 kilo
- Julen Gabirondo, 1.605 kilo
- Iban Pardo, 1.583 kilo