Lagunas de Neilako txangorako izena bihar arte eman daiteke Lazkaon
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak astebukaerarako (ekainak 8-9) antolatu duten mendi irteerarako izen-ematea luzatu egin dute. Berez atzo ixtekoa zen arren, bihar arte eman ahalko da izena (657 72 21 31, Ttantton; edo 94388 08 00, ikastola). Lobos ibaiaren arroilera eta Lagunas de Neilara joango dira asteburuan.