Blokeo egoeran jarraitzen du itunaren negoziazioak Argixao egoitzan
Zumarragako Argixao Lamorous egoitzan langileen eta Gerozerlan enpresaren arteko lan itunaren negoziazioak blokeo egoeran jarraitzen du. Langileen protestak biderkatzen ari dira egunetik egunera. Herenegun, Gerozerlan enpresako ordezkariak egoiliarrekin eta senideekin bildu ziren, baina senide baten arabera «bilera antzua izan zen». Atzo, egoiliarrak eta senideak langileekin elkartu ziren, eta protestan ari diren langileek egoiliarrek nahiz senideek «oso jarrera ona» dutela azaldu dute.