Zumarragako Argixao Lamorous egoitzan langileen eta Gerozerlan enpresaren arteko lan itunaren negoziazioak blokeo egoeran jarraitzen du. Langileen protestak biderkatzen ari dira egunetik egunera. Herenegun, Gerozerlan enpresako ordezkariak egoiliarrekin eta senideekin bildu ziren, baina senide baten arabera «bilera antzua izan zen». Atzo, egoiliarrak eta senideak langileekin elkartu ziren, eta protestan ari diren langileek egoiliarrek nahiz senideek «oso jarrera ona» dutela azaldu dute.
Ekainaren 7an, 15ean eta 22an antolatu dituzte musika saioak Urretxun, Santa Barbara inguruan.
Zumarragako Lamorous-Argixao zahar egoitzako langileek protesta egin zuten atzo, egoitzaren atarian. Langileak greban daude, lan hitzarmen duina eskatzeko. Elkarretaratzean, lan erreformaren kontrako oihuak egin zituzten, dituzten ordutegiak eta soldata eskasak salatzearekin batera. Langileen arabera, zahar etxea kudeatzen duen Gerozerlan enpresak langileen %25 kaleratu eta gainontzekoei soldata 400 euro jaitsi eta urtean 200 ordu gehiago lan egin arazi nahi die. Zahar egoitzako langile gehienak emakumezkoak dira, eta asteak daramatzate protestan.