Itsasondoko mami lehiaketan Amaia San Sebastianek irabazi du
Itsasondoko I. Mami Lehiaketan 13 herritarrek parte hartu zuten, ostiralean. Lehen saria Amaia San Sebastianek jaso zuen, eta bigarrena Maria Jose Jauregik. Jubilatu elkartean izan zen dastaketa. Epaile lanetan Iker, Rosi eta Mattin jardun ziren. Epaia eman eta sariak banatutakoan, lehiaketara aurkeztutako mamiak jendearen artean jan zituzten. Jende asko bildu zen, haur, guraso eta helduen artean. Giro «paregabearekin» eta partaidetza oparoarekin ospatu da Itsasondon lehendabiziko mami lehiaketa.