Zumarragako zahar egoitzako langileek protestan jarraitzen dute, lan hitzarmen duin baten alde
Zumarragako Lamorous-Argixao zahar egoitzako langileek protesta egin zuten atzo, egoitzaren atarian. Langileak greban daude, lan hitzarmen duina eskatzeko. Elkarretaratzean, lan erreformaren kontrako oihuak egin zituzten, dituzten ordutegiak eta soldata eskasak salatzearekin batera. Langileen arabera, zahar etxea kudeatzen duen Gerozerlan enpresak langileen %25 kaleratu eta gainontzekoei soldata 400 euro jaitsi eta urtean 200 ordu gehiago lan egin arazi nahi die. Zahar egoitzako langile gehienak emakumezkoak dira, eta asteak daramatzate protestan.