Asier Santana idiazabaldarra izango da Sanseko entrenatzailea
Realak ohar baten bidez jakinarazi berri duenez, Asier Santana izango da Sanseko entrenatzaile berria 2013-2014 denboraldian. Santana Idiazabalgoa da eta 34 urte ditu. Zehazki, 2006.urtean iritsi zen klub txuri-urdinera. Haur mailako taldearen entrenatzailea izan zen, eta ondoren, Sanseko bigarren entrenatzailea izan da azken bost denboraldietan. Hala, Meho Kodrok utzitako hutsunea beteko du.
Imanol Alguacil, aurtengo Easoko entrenatzailea, izango du Santanak bigarren entrenatzaile lanetan. Oier Agirrezabalagak, berriz, prestatzaile fisiko postua beteko du. Oporretatik bueltan egingo du klubak Santanaren aurkezpen ofiziala