Ataungo Udalak mailegua eskatu du, lanak egiteko
Ataungo Udalak 640.000 euroko mailegua eskatu du. Hala erabaki zuen udalbatzak ekainaren 6ko bilkuran. Aurtengo aurrekontuan sartuta dauden inbertsioak finantzatzeko izango da. Kutxabankekin egin du eragiketa, Euribor indizea gehi 5 puntuko interes tasa aldakorrarekin, %0,10eko komisio eta gastu portzentajearekin eta zortzi urtean amortizatzekotan, hiru hilabeteroko ordainketatan.