Bake epaile eta ordezkoa izendatzeko prozesua
Aramako Udalak herriko bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko prozedura hasi du. Interesatuei aurkezteko deialdia atzo egin zuen. Ekainaren 28ra arte aurkez ditzateke hautagaiek agiriak, udaletxean. Eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatu beharra daukate. Ondoren, udalbatzak aukeratuko ditu epailea eta ordezkoa, eta justizia-organo batek berretsi beharko ditu gero.