Herri webgunea sortuko dute Legorretan
Legorretako albisteak, informazioa eta gaiak Interneten emango dituen herri atari bat sortzeko asmoa du udalak. Demokrazia Parte-hartzailea lan-taldeak ezarritako helburuetako bat da, eta orain Gipuzkoako Foru Aldunditik garatzeko diru laguntza «garrantzitsua» jaso du udalak.
Goierrin dagoeneko martxan diren Zaldibiako, Ormaiztegiko edo Lazkaoko herri aterien antzeko webgunea osatu nahi dute. Herriko eragile, elkarte eta talde guztiek izango lukete tokia, beren informazioa plazaratzeko.
Webgunea nolakoa izango den zehazteko prozesu bat egingo du udalak, elkarteekin batera elkarlanean. Talde guztien inplikazioa eskatu du udalak, «bakoitzaren iritzi, nahi, motibazio eta inplikazioaren arabera herriaren neurrira egindako erreminta bat eratzea» delako asmoa».
Prozesua hasteko, proiektua aurkeztuko dute lehenengo, astelehenean 19:00etan, udaletxean.