Metalgintzako grebarekin bat egiteko deia egin dute hainbat enpresetako ordezkaiek
Enpresa handietako sindikatu ezberdinetako ordezkariek metalgintzako grebarekin bat egiten dutela azaldu dute gaur goizean Beasaingo plazan. Besteak beste, Jaso, Arcelor, CAF, GH eta Tuermeca enpresako ordezkariak izan dira agerraldian.
Bereziki datorren asteko 17, 19 eta 21eko egunetarako hitzarmen honen blindajerako egingo diren greba deialdiari atxikimendua ematen dietela azaldu dute eta grebarako arrazoiak, besteak beste, honakoak direla azaldu dute: “Hitzarmen sektorial honek barnebiltzen dituen eskubide kolektiboak determinanteak direlako metaleko langile gutientzat”; “elkarrekin Adegiren aurrean parezborrokatzea, borrokaren bidez, Gipuzkoako metalgintzako langile guztiei, Rajoyk lapurtu dizkigun negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratzeko deia egiteko” eta hitzarmen sektoriala nahi dugulako, blindatuta, aberastasuna banatzen duena eta hori lortzeari begira Adegik dituen asmoei aurre egin behar diegulako”.
Horrez gain, hiru manifestaziotan parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei:
Ekainaren 17an 11:00etan Beasagino plazatik abiatuta.
Ekainaren 19an 11:00etan Ordiziako plazataik abiatuta.
Ekainaren 21ean 12:00etan Donostian, Bulebarretik abiatuta.