Zaldibian igandean jokatuko da Euskal Herriko sega ligaxkako bigarren saioa
Denera 30 segalari hasi ziren ligaxkan, eta printzipioz horiek jardungo dira Zaldibian ere, hutsik ezean. Gizonezkoetan 20 ari dira parte hartzen, emakumezkoetan zortzi, eta gaztetxoetan bi (Unai Mitxelena eta Aimar Intxausti). Zaldibiakoa bigarren jardunaldia izanda, dagoeneko irabazteko faboritoen multzoa galbahetzen hasita dago. Joxe Gabirondo da gizonezkoetan lider, eta nesketan Alaitz Imaz. Saio bakoitzean irabazleak 75 puntu jasotzen ditu, eta sailkapenean atzera egin ahala puntuak banaka jaisten zaizkie hurrengo segalariei. Goierritarren multzoa dago hurrena kokatuta. Igor Esnaola legorretarra (4.a), Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra (5.a) edo Juan Mari Agirrezabala lazkaotarra (7.a). Joxe Atin gabiriarra ere (15.a) parte hartzen ari da. Gizonezkoek area bateko saila (10×10 metro) ebaki beharko dute. Emakumeek eta 16 urtetik beherako gaztetxoek 35 metro koadrokoa (7×5 metro). Europako Txapelketarako talderako 15 segalari hautatzeko ere balio du ligak.
Sailkapena, lehenjardunaldiaren ondoren Gizonak 1. Joxe Gabirondo 75 2. Jexuxmari Goenaga 74 3. Bixente Mitxelena 73 4. Igor Esnaola 72 5. Migel Mari Jauregi ‘Altzo’ 71 6. Mikel Garaialde 70 7. Juan Mari Agirrezabala 69 8. Jokin Garmendia 68 9. Andoni Egia 67 Emakumeak 1. Alaitz Imaz 75 2. Irati Astondoa 74 3. Alazne Etxaburua 73 4. Ainara Otamendi 72 5. Garazi Ezeiza 71 Gaztetxoak 1. Unai Mitxelena 75 2. Aimar Intxausti 74