Dantza Zati Erraldoia egin dute Gure Esku Dago festaren barruan
Gure Esku Dago festa arrakastatsua izaten ari da Beasainen. Eguerditik hasi dira festan autordeterminazio eskubidearen alde. Musikariek lagunduta poteatu dute lehenik eta plaza azpian bazkaldu dute 200 lagun baino gehiagok, elkarteek lehiaketa moduan prestatutako menua.

Bazkalostean Zaldibiako txistularien doinuek alaitu dute giroa, Dantza Zati Erraldoia entseatzen hasi aurretik. Behin entseguak eginda, plaza bete dantzari aritu dira dantzan abesti bera behin eta berriro. Euskal Herriko txoko askotatik inguratu da jendea dantzara; tartean Dantza Zati Bat grabatu duten taldeak ere bai. “Oilo ipurdiarekin aritu naiz dantzan” zioten batek baino gehiagok, halako jendetza batuta dantzan ikusita.
Orain hamabi etxe ezberdinetako sagardoa dastatzen ari dira Bideluzeko zubian, taloz lagunduta eta laster hasiko da Patxi eta konpainiaren erromeria, festari amaiera dantzan emateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.